CONECTA, BOLUNTARIOTZA EGITEKO TOKIA

CONECTA, BOLUNTARIOTZA EGITEKO TOKIA

Red Conecta Rochapea zentroak pertsona guztiengana hurbildu nahi ditu informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. Banakako arreta emateaz gain, pertsonarik ahulenak bereziki artatzen ditu, horrela gizarte-desberdintasunak saihesteko, eta jende horren gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko.

Enplegua bilatzen ari direla, ordenagailua eta Internet nola dabiltzan ikasi nahi dutenentzat da, eta era berean, prestakuntzarekin nahiz enpleguarekin loturiko baliabideak eta tresnak ezagutu nahi dituztenentzat. Beraz, ordenagailuz, internet konexioz eta laguntza emateko boluntarioz osaturiko gune bat jarri dugu pertsona guztien eskura.

Boluntarioek lagunduta, orientabidea eskaintzen dugu enplegua bilatzeko prozesuan, holakorik behar duen jendearentzat.

Honatx arreta ordutegia: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 12:00etara, eta astearte eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara.

KONTAKTUA

redconecta@gaztelan.org

948136020