AUTOENPLEGUA

AUTOENPLEGUA

Zure enpresa sortu nahi duzu eta ez dakizu nola? Lan egin nahian al zabiltza zure kontura?
Ibilaldiak jendearen neurrira egiten ditugu autoenplegurako; gizarte bazterketan dagoen jendearentzat, batez ere. Motibazioa lantzen dugu, sustatzailea proiektuaren fase guztietan engaiatzeko. Gainera, orientazioa ematen diegu ekonomia solidarioko enpresa bat abian jarri nahi duten guztiei.
Honatx gure zerbitzuak:

• Ekonomia eta finantzaketa arloko alderdi guztietan emanen dizugu informazioa eta aholkularitza: lege eta zerga tramiteak, forma juridikoak, enplegua sortzeko laguntzak, eta autonomoen araubidea.

• Zure enpresa-plana eginen dizugu; eta haren bideragarritasuna aztertu.

• Finantzaketa-iturriak aztertu eta zure proiektu zehatzera hobekien egokitzen direnak aukeratuko ditugu.

• Zure proiektua abian jartzeko jarraipena eginen dugu.

Harremana: 948 13 61 40 autoempeo1@gaztelan.org