NOR GARA?

NOR GARA?

Gaztelan Fundazioa ekonomia solidarioko gizarte-entitate bat gara.

Bazterturik edo bazterketan erortzeko arriskuan dagoen jendea gizarteratzen lagundu eta ekonomia solidarioaren garapena sustatzen dugu. Helburuak betetze aldera:

• Banakako lan-ibilbideak garatzen ditugu.

• Geure enpresak sortzen ditugu.

• Sare-lanean dihardugu ekonomia sozial eta solidarioko beste erakunde batzuekin.

Gure balioak:

• Giza eta gizarte sustapena: pertsonak gure ekintzen ardatz nagusia dira. Pertsonak bere osoan hartzen ditugu aintzat, eta elkarrekiko errespetuan oinarriturik lan egiten dugu haiekin, hurbiltasunez, eta haien ahalduntzea garatuz, jende guztiaren duintasunaren alde egiten duen gizartea eraiki nahi baitugu.

• Lankidetza/sareak: lankidetza eta sare-lana sustatzen ditugu gizarte-kohesioa sortzeko, parte-hartze aktiboaren bidez eta ekimenean diharduten pertsona eta entitate guztien arteko erantzunkidetasunez jokatuz.

• Profesionaltasuna: langileen gaikuntza, motibazioa eta hobekuntza etengabea ezinbestekoak dira gure erakundean.

• Talde lana: koordinazioa eta talde-lana sustatzen ditugu, parte-hartzea, entzutea eta erantzunkidetasuna bultzatuz.

• Konpromisoa: gizartean begirada kritikoa pausatzeko, eta konpromisoa, halaber, gure erakundearekin, haren eginkizun eta balioekin. Beharrak atzeman eta erantzunak proposatzen ditugu, eta halaber, erantzunei buru-belarri lotzen gatzaizkie.