IBILBIDEA

IBILBIDEA

Urte sail luze honetan, ekimen asko abiarazi ditugu; ongi eta gaizki eginak ikasbide gertatu zaizkigu; horrexegatik, nabarmenenak aipatu nahi ditugu.

Hasieran, Gaztelanek honako ekintza-ardatz hauek izan zituen: prestakuntza, auzolandegi baten bidez antena kolektiboak paratzeko; hondakinak biltzeko enpresa bat sortzea, eta enplegua Lan Burtsa baten bidez bilatzea.

1990ean, sistematizatu egin genuen bazterturik edo bazterketan erortzeko arriskuan zegoen jendearendako arreta, eta era berean, jendea laneratzeko ekimenen sustapena enpresa solidarioen bidez: Beireko aterpetxea (1990), Erbi Etxaldea (1991), Osasuneko Agente Komunitarioak bitartekari ijitoekin (1992), “Oraintxe” bizikleta-mezularitza enpresa (1994). 1995ean, INEM erakundeak Nafarroan baimenduriko lehen Enplegatze Agentzia ezarri genuen, pribatua eta irabazi-asmorik gabea.

1996an, Horizon europar programaren bidez, Biciclos sortu genuen, hau da, bizikletak konpontzeko enpresa. 1998an, Arantzadiko jarduera hasi zen, Natur Ikasgela bat. Urte berean, Miluce sortu zen, Iruñeko Udalaren Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren % 50 lehiaketa publiko bidez esleituta. 1999an, Integra europar ekimenaren baitan, Circle II proiektua sustatu zen, jendea eraikuntzan eta igeltserotzan prestatzeko, eta ekimen horretatik, 2000. urtean, Artelan enpresa sortu zen. 1998an eta 1999an, Europako Proiektu Pilotu bat gauzatu genuen, enplegua aztarnategi berrietan talde ahulentzat sortzea lantzeko. 2000. urtean, halaber, 4Vientos garbiketa-enpresa sortu zen.

2001ean Optima Programan parte hartzen hasi ginen, Nafarroako Emakumearendako Institutuak sustatua, emakumeen eta gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Plan bat prestatzeko, eta era berean, Gaztempresa Programan sartu ginen, enplegua gazteen eta talde ahulen artean sustatzeko. 2002an, Transforma enpresa sortu genuen, Etxez etxeko Arreta Zerbitzuak emateko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Gizarteratzeko eta Laneratzeko Zentro gisa aitortua. Era berean, Equal Ekimen Komunitarioko Técnica Proiektuan parte hartu genuen, emakumeendako enplegu-ekintzak garatzeko emakume gutxi ari den sektore ekonomiko emergenteetan, eta Urban Proiektuaren baitan, Alde Zaharra-Arrotxapeko Enplegu Zentroa sortu zen. 2003an, Casas Amigas enpresa sortu zen haurrak zaintzeko, eta Dosalcubo enpresa, hots, “Teknologia Berriak eta Gizarte Komunikazioa”. Era berean, RSE Navarra Foroa abiarazten eta koordinatzen parte hartu genuen. Eta Emausko Trapuketariekin batera, Red Conecta Rochapea Zentroa sortu genuen, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eskuratzeko, gizarte-bazterketari aurre egiteko neurri gisa. 2005ean, Empléate programan parte hartu genuen (Equal II ekimena); hots, 16 entitatek sare-lanean dihardute enpresa-ekimena sustatzeko, beren negozioak sortzeko zailtasunik handiena duten taldeetan.

2006an, “Hurbildu IKTetara” programa abian jartzen eta haren funtzionamenduan parte hartu genuen, Nafarroako Gobernuak sustatua, IKTeak gutxien ezagutzen dituzten taldeengana hurbiltzeko. Era berean, “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin lankidetzan, Incorpora programa abiarazi zen, Nafarroan okupazioa sustatzeko. 2009an, "Kangura" bateragarritasun-zerbitzua hasi genuen, emakume ahulek enplegua eskuratzeko edo prestakuntzan aritzeko aukera izan dezaten. Bestalde, "Ellas construyen sus caminos" liburua plazaratu genuen, emakumeen eraldatze-boterea erakusteko eta erreferente femeninoak sortzeko. Era berean, Gizarteratze eta Laneratze Zentroen Nafarroako Elkartearen sorreran parte hartu genuen. 2010ean, NUPekin eta hainbat gizarte-entitaterekin batera, berdintasunerako eta gizarteratzeko ikerketa zentroa bultzatu genuen.

2012an, Nafarroako espetxeratuak eta espetxeratu ohiak gizarteratzeko eta laneratzeko bitarteko bat abiarazi genuen. Ondoren, 2013. urtean, jarduera-lerro berri bat hasi genuen ostalaritzan, Burlatako Udalaren adinekoen zentroko taberna kudeatuz. Halaber, la Caixa Fundazioko Reincorpora programa garatzen hasi ginen, espetxeratuak gizarteratzeko eta laneratzeko asmoz. 2014an, Atarrabiako Aterpetxea kudeatzen hasi ginen, bai eta Oltza Zendeako enplegu baliabidea ere. 2015ean, ostalaritza-jarduera are gehiago zabaldu genuen, eta Atarrabiako erretiratuen zentroko taberna kudeatzen hasi ginen.

Gure helburua da gure enpresak beregainak izatea, behin errotuta daudenean, baina hasierako filosofiari eutsita, eta Gaztelanekin harreman etengabea mantenduta. Horrela, Erbi Etxaldea 1992an independizatu zen juridikoki. Biciclos enpresa Oraintxen sartu zen, eta 1999az geroztik ari da lanean bere merkataritza-nortasunarekin. Urte berean, bukaeran, Beireko Aterpetxeak forma juridiko autonomoa eskuratu zuen, eta Arantzadiko Natur Ikasgela Urtxintxa Aisialdiko Eskolan txertatu zen. 2005ean, Miluce kooperatiba eratu zuen, eta 2008an, Casas Amigas Xilema Elkartera lekualdatu zen.