HISTORIA

HISTORIA

1981ean, krisiak eta langabeziak gogor jotzen zuten garaian, pertsona talde batek indarrak batzea erabaki zuen lan-alternatibak bilatzeko. Emaitza Txantreako Lantegi Eskola izan zen, eta hura bukatzean, bi kooperatiba sortu ziren; haietariko bat aero-sorgailuak egiteko, eta bestea, iturgintza arlokoa. Halaber, Enplegua Gazteentzat Sustatzeko Zentro bat osatu zen.

Gaztelan elkartea 1987an eratu zen, eta aurreko esperientzien lekukoa jaso zuen, enplegua sustatzeari dagokionez.

1995ean, Fundazioen Erregistroan inskribatu zen, eta Nafarroako Gobernuak interes sozialekotzat jo zuen.