KONTULARITZA ETA ZERGA ARLOKO AHOLKULARITZA
Kontularitza nahiz fiskalitate zerbitzuak eskaintzen dizkiegu, baita diru-laguntzak ere, gizarte erakunde, autonomo eta ekonomia solidarioko enpresei. Halaber, aholkularitza eskaintzen dugu, indarra duen legerian ezarritako betebeharrak betetzeko eta, era berean, eskura dauden baliabide ekonomikoak hobeki kudeatzeko.
Honatx gure zerbitzuak:
1. Kudeaketa eta Administrazio Zerbitzua:
• Kontularitza. Honakoak egiten ditugu: kontularitza-idazpenak, kontularitza-liburuak, urteko kontuak egitea, hiruhilekoan behingo txostenak, emaitza-kontua eta egoera-balantzea.
• Fiskalitatea: hiruhilekoan behingo zergen likidazioa prestatzen dugu: BEZa eta PFEZa; sozietateen gaineko zerga, errentaren gaineko zerga, hirugarrenekiko eragiketak.
• Diru-laguntzen justifikazioa eta kontrol ekonomikoa.
2. Aholkularitza Zerbitzua:
• Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua prestatzen laguntzen dugu, eta diruzaintza ere bai.
• Kostuen analisiak prestatzen ditugu, ekonomikoak eta finantza arlokoak.
HARREMANA:
Telefonoa: 948 13 60 20
Posta elektronikoa: asesoria@gaztelan
Leer este contenido en: